Albisteak

 

Azaroaren 10aren aurrean.

Hiru mezu labur eta sakon

1. Euskal gizarteari:

Datorren azaroaren 10ean Memoriaren Eguna ospatuko denez, EH Bildun elkartuta gaudenok, bakoitzak gure bizi-ibilbidea eta ibilbide politiko propioa izanik, memoria kolektiboa, plurala eta bateratzailea sustatzeko hartu dugun konpromisoa berretsi nahi dugu.

Jarrera hori oinarritzat hartuz, indarkeriaren erabilerari buruz iraganean hartutako erabakien hausnarketa kritiko bat egiten dugu, biktima guztiekiko erreparazioa  helburutzat hartuta.

2. Biktima guztiei, inolako parekatzerik edo bazterketarik egin gabe:

Hauxe da, beraz, alderdi guztiek konpartitu beharko luketen eta eragindako kalte guztia onartzera bideratuta egon behar duen hausnarketa kritiko hori aberasteko egiten dugun ekarpen txikia. Horrekin loturik, onartzen dugu gure jokabide politikoak ez duela bat egin beti biktima bakoitzaren minarekin, eta hori sentitzen dugu sakon-sakonean.

3. Gainontzeko euskal eragile politikoei:

Euskal gizartea bezain askotarikoa den kontakizun anitz batean amaituko den ibilbideari elkarrekin ekiteko gonbidapena egiten diegu. Kontakizun guztiez osatuta egongo den kontakizuna, sufrimendu bakar bat ere isilean gorde edo ezkutatu gabe. Kontakizunak askotarikoa eta plurala izan behar du, indarkeriarik eta giza eskubideen urratzerik gabeko etorkizuna eraikitzeko oinarri izateko.

MUXIKAKO EH BILDU

 

 Oroitzapenezko ekintzak eta biktimen aitortza sustatzen laguntzeko udalei eskaintzen zaien agiri informatiboa (PDF 293KB)