Albisteak

 

Herritar agurgarriok:

Muxikako udalerriak eta herritarrak 2018ko urtarrilaren 11n sekulako euri-jasa eta uholdeak jasan behar izan genituen. Horren eraginez hainbat eta hainbat kalte material izan dugu; alabaina, eskertzekoa da kalte pertsonalik egon ez izana.

Alkate honek, udalaren eta herri osoaren partez, eskerrik zintzoenak eman nahi dizkie zapatu goizean alkatearen deialdiari men eginez, garbitze lanak burutzeko gerturatu ziren bolondresei; herritarrak zein kanpotarrak. Haien lan paregabeari esker, zenbait gune eta eraikin hondatuta egotetik ohiko itxura hartzera egokitu ziren. MILA ESKER BIHOTZ-BIHOTZEZ.”

Beste alde batetik, laguntzei dagokien informazioa web orrialde honetan bertan jaso dugu herritarrei laguntzeko mesedetan.

Laguntzak ikusi