Albisteak

 

Garapen jasangarriarekin duen konpromisoa berresteaz gain, jasangarritasun alorrean sinergiak garatzeko aukera izango du Euskal Autonomia Erkidegoko beste ia 200 udalerrirekin sarean lan eginda. Udalsarea 21en laguntza teknikoa eta ekonomikoa ere jasoko ditu Tokiko Agenda 21eko planak eta hainbat proiektu bultzatzeko eta garatzeko.

Aitor Goldaraz Muxikako alkateari Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eman dio ongietorria Udalsarea 21 Jasangarritasunaren Aldeko Euskal Udalerrien Sarera. Haren eskutik jaso baitu Muxikako Udala Sareko kide dela ziurtatzen duen agiria.

Sareko kide izanik, Udalsarea 21eko kide diren udalerriekin batera jasangarritasunaren alde lan egin eta  elkarrekin sinergiak garatzeko aukera izango du Muxikak. Era berean, Udalsarea 21en laguntza teknikoa eta ekonomikoa izango ditu Tokiko Agenda 21ari dagozkion hainbat proiektu bultzatzeko eta garatzeko.

Sareko kide izatea lortzeko ibilbide tinkoa egin du Muxikak udalerrian Tokiko Agenda 21 ezarri zuenetik, hala nola, Aalborgeko Gutuna (edo “Jasangarritasunerako Europar Hirien Gutuna”), garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa baieztatzen duena.

Iraunkortasun diagnostikoa eta ekintza plana burutu eta herritarren parte hartzerako kanalak egokitu eta egonkortu.
 
Muxikako Udalarekin batera Udalsarea 21era kidetu dira Aramaioko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila. Kidetze ekitaldia Udalsarea 21en Batzorde Exekutiboan egin da, non sareko kide diren udalerri eta bestelako erakundeetako hainbat ordezkari politiko izan diren.