Albisteak

Eusko Ikaskuntza 
Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, abenduaren 13an, euskararen egunean hain justu, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. 

Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan ahalik eta pertsona gehienen atxekimenduak behar dituzte. Horretarako, interesdun pertsonek www.eusko-ikaskuntza.org webgunean sartu daitezke eta bere izena eman. Abenduaren 1era arte proposamenaren adeko atxekimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie. 

Gainera esker gisa, atxikimendua ematen duzuen guztien artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira, eta, horien irabazleen izenak abenduaren 3an ezagutara emango dira.

Informazio gehiago (PDF, 635 KB)