Albisteak

Kartela 
Datorren azaroaren 18an Muxikako II. Argazki Rally Digitala eramango da aurrera udalerriko auzoetan zehar. Argazkilari bakoitzak 12 argazki korrelatibo aurkeztu beharko ditu, JPEG formatuan eginikoak. Argazkiak 2013ko egutegian jartzeko erabiliko dira eta argazki guztiekin, gainera, erakusketa bat egingo da Zubietaerrotako aretoan. 

Ekimena ofizioz argazkilariak ez diren guztientzat zuzenduta dago. Lau sari banatuko dituzte: argazki onenarentzat, bilduma onenarentzat, gaztetxoen mailako argazki onenarentzat eta argazkilari muxikarraren argazki onenarentzat.

Lehiaketaren oinarriak deskargatu (PDF, 123 KB)
Lehiaketaren kartela zabaldu (PDF, 768 KB)