Albisteak

Nueva web municipal 

Muxikako Udalak webgune berria dauka. Hilabetetan zehar BiscayTIK Fundazioarekin lankidetzan aritu ondoren, www.muxikakoudala.com web atariak itxura berritua eta eduki gaurkotuak ditu. Horrez gain, webgunearen bidez udaletxearekin izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei; izan ere, bideratze telematikoak ahalbidetzea webgunearen helburu nagusietako bat da.

Muxikako Udalak eta hainbat administraziok BiscayTIK proiektuko fasearen garapenean parte hartu dute erakunde gisa. Argitaratu berri den webguneak herritarrentzako interesgarria den informazioa dauka, hala nola, udaletxearen antolamendu eta osaketari buruzkoa, udal zerbitzu eta baliabideak. Halaber, herri honetara datozen bisitariei zuzendutako eskaintza kultural eta turistikoa batzen du. Erabiltzaileek mapa interaktiboak kontsultatzeko, jakintza-alor anitzeko edukiak aurkitzeko edo eguraldiari buruzko informazioa denbora errealean jakiteko aukera izango dute, www.muxikakoudala.com webguneak teknologiak berrienak erabiltzen baititu.

Herritarren eskura daude jada ohiko 17 izapide eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Izapideok udaletxeko ateak zabaltzen dituzte webgunearen bidez, aldi berean bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutuz. Muxikako biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz. Izapideak urrutitik egiteko aukera izateaz gain, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera jakin ahal izango du edozein momentutan, izapideen historia ikusi ahal izago du eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izatekotan, agiria berriz inprimatzeko aukera emango zaio.

Hemendik aurrera honako 17 izapideak egin ahal izango dira: Eraikuntza berriko eraikinen lehen erabilerako lizentzia, Distantzia ziurtagiriak, Hirigintza gaietako informazioa, Erroldan alta, Erroldako datuen aldaketa, biztanleen erroldan bizilekua aldatzeko eskaera, Atzerritarren errolda berriztatzea, Errolda-agiria, Errolda ziurtagiriak, Haurreskoletan sartzeko eskaera, Ziurtagiri bereziak, Erroldan baja emateko eskaera, Banku helbideratzeak, Eskari-orri orokorraren eskaera, Dokumentuak ematea, Kexak, iradokizunak eta eskerrak eta azkenik Hitzorduak. Gainera, laster 100 izapide baino gehiago online egin ahal izango dira, udaletxeetan egiten diren izapideen % 99, hain zuzen ere.

Izan ere, BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu handia da eta teknologia berrien bidez herritarren eta administrazioaren arteko tartea txikitzea du helburu. Hori lortzeko, Muxikak aurrerapauso handia eman du jada udaletxeko aplikazioak eguneratuz.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)
Telefonoa: 900 840 250
E-posta: info@biscaytik.eu