Hitzaurrea

Muxikako Udaletik aspalditik izan dugu asmoa bideen inbentarioa gauzatzeko; alabaina, bere zailtasunean, ezin izan dugu orain arte gure guraria bete. Gauzak horrela, ekimen berri batekin gatozkizue inbentarioaren ibilbidean aurrerako urratsak emateko. Horrenbestez, inbentarioa jorratzeko jarraituko dugun jardunbidea azaldu nahi dizuegu, laburki bada ere.

Bideen banaketa

Bideak era honetan banandu ditugu:

Bide asfaltatuak (printzipalak):

Muxikako sarea lotzen dituztenak (auzoak elkar lotzen dituztenak, behinik behin).
Hainbat etxebizitza edo lursailak lotzen dituztenak.

Asfaltatu gabeko bideak (bigarren mailakoak):

Asfaltatu gabe dauden bideak: mendiak zeharkatzen dituztenak, auzoak lotzen dituztenak, bestelakoak.

Jardunbidea (bide mota bakoitzeko)

Hasierako onarpena

Bere sasoian ELAN Elkarteak jorratu zuen lan bat Muxikako bideen gainean. Orduan-orduko eragozpenak medio ez zen aurrera joan eta ez zen inolako erabakirik hartu. Dana dala, eta zertxobaiten oinarritzeko xedez, hasierako onarpena horren gainen izango da. Alabaina, hura ibilbidearen hasiera izango da eta lan horri erantziko zaizkio gainerakoan landutako dokumentuak: bide bakoitzeko fitxak, auzo-alkateen tokian-tokiko lanak, herritarren iradokizunak, udal hirigintza batzordearen erabakiak, eta abar.

Behin-behineko onarpena

Aipatutako dokumentazio guztia uztartuz, itxuratu eta proposamen landua bideratu, batzordeak onartu eta plenoak behin-behineko onarpena eman.

Behin-betiko onarpena

Erakustaldi publikoa egongo da azken dokumentu horren gainean proiektu finko, zehatz eta integrala moduan; ondoren, plenoak azken erabakia emango du.

Kronograma
Fasea Bide asfaltatuak Asfaltatu gabeko bideak
Hasierako onarpena 2013/11/14 2014/07/09 (pend. BOB)
Behin.behineko onarpena -- --
Behin-betik onarpena -- --