Gertakariak

 

ABENDUAK 23, BARIKUA

KURTZEROKO FRONTOIAN.
Goizeko 10:00etatik 13:00etara Puzgarriak, herri kirolak, tailerrak, musika…
15:00etan Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera Kurtzeroko frontoitik Urretxindorrara.
ZUBIETA ERROTA LIBURUTEGIAN
17:30ean.“DANTZATLON”. Xaiborren 2017ko ikuskizun berria.
19:00etan. Ipuin eta postal lehiaketako sari banaketa.

ABENDUAK 24, GABON EGUNA

Arratsaldeko 16:00etan Olentzero eta Mari Domingiren bisita Olabe egotetxera.
Arratsaldeko 17:30ean Kurtzeroko frontoian. Olentzero eta Mari Domingirekin Kurtzeroko frontoitik jaitsiera. Zubieta Errotan harrera, eta argazkiak ateratzeko aukera. Hurreratzen diren umeek Olentzerok eta Mari Domingik ekarritako oparitxo bat jasoko dute.
Gaztaina erreak eta gauza gozoak etortzen direnentzat.

ABENDUAK 26, 27, 28, 29, 30

Umeentzako tailerrak Zubieta Errotan
17:00etatik-19:00etara: Eskulan tailerrak, ludoteka mahai jokoekin, txiki txokoa…

ABENDUAK 26, 28, 30

Ibilbideak Muxikatik, paisaia eta ingurua interpretatu eta ezagutzeko.
4 urtetik- 11urtera
11:00etatik-13:00etara: Gorozika Natura Eskolako begiraleekin. Elkargunea: Kurtzeroko frontoia.

URTARRILAK 2, ASTELEHENA

Durangoko izotz gunera irteera
Autobusa Kurtzeroko aparkalekuan 09:30ean.
Muxikarrek izango dute lehentasuna.
(Ume bakoitzeko guraso bat). Gutxieneko adina 4 urte.
Izena emateko azken eguna: abenduaren 28a.
Muxikarrak: 2€; Kanpokoak: sarreraren kostua

URTARRILAK 4, EGUAZTENA

PIN-era irteera
Etxekoko aparkalekutik goizeko 10:00etan.
Pin-etik irten: arratsaldeko 17:00etan.
KOSTUA:
Muxikarrak: 5€ (Sarrera + autobusa)
Kanpokoak: 8€
Izena amateko azken eguna: abenduaren 30a. Tfn. 645006663