Gertakariak

Kartela 
Maiatzaren 18an, barikuan, Arte Bizia konpainiak "Txoribigun" Haitiren aldeko ikuskizun solidarioa taularatuko du Zubietaerrota liburutegian 20:00etan. 

“Txoribigun” Arte Biziaren sormen propiotik sorturiko arte-anitz ikuskizuna da, musika, dantza, antzerki, argazki eta bideo proiekzio zein magiaz jantzita dagoelarik. Aldi berean, etengabeko sortze garapena dagokio, ikuskizun batetik bestera sormen berritasunak bereganatuz, eta bere helburua solidarioa da: sentsibilizazioa bultzatu eta Haitiko baserritarrek euren elikadura burujabetza eraikitzeko dirua batu eta sartu La Via Campesina nazioarteko baserritarren mugimenduak, Lurbide elkartearen bidez, zabalduriko diru-kontuan.

Informazio gehiago (PDF, 1537 KB)