Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunak bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatzen du ostalaritzako establezimenduetako terrazak jarri ahal izateko.
Eskabidea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren prozedura hasi egingo da. Eskaera onartzen bada, interesdunak lizentziari dagozkion tasak ordaindu beharko ditu.
Prozedura bukatzen denean, hasierako eskaera ebatziko duen ebazpena igorriko da. Ebazpenarekin batera, bide publikoa okupatzeagatik dagokion tasaren kitapena igorriko da.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Jarduera Ekonomikoen Zergan alta egindako dokumentua
- Jarduera lizentzia edo bere eskaeraren egiaztagiria.
- Oraingo egoeraren Planoak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.muxikakoudala.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Ugarte, 1 (Muxika), kalean/etorbidean kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Muxikako Udaleko telefono honetara: 946 252 701
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.