Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak udal konpania animalien erroldan titularren alta, baja eta aldaketak eskatuko ditu.
Honetarako epea hilabete batekoa izango da animaliaren jaiotzetik edo erosketatik.
Erregistroan animaliaren alta emateko tramitea, honen identifikazioarekin hasten da albaitari ofizial batek jarritako zenbakitutako txip baten bidez.
Txipa jarri ondoren, gaitutako albaitariak Txakurren Txartel Ofiziala beteko du.
Izapide hau egin ondoren, Animalien Identifikazio Erregistroan inskripzioa egiteko eskaera eredua beteko da. Bukatzeko eskaera Erregistrora bidaltzen da, animaliaren alta emanez.
Datuen aldaketa arrazoi ezberdinengatik izan daiteke. Animaliaren lapurretagatik edo galtzeagatik denean Animalien Identifikazio Erregistroan jakinarazi beharko da 10 edo 5 egunetako epean hurrenez hurren, salaketaren kopia aurkeztuz. Eskualdatze bat egiten denean dagokion instantzia bete beharko da eta Txakurren Txartel Ofiziala onetsiko da.
Arriskutsuak izan daitezkeen animalien baja interesatuak egingo du, udaleko erregistroan, animaliaren salmenta, eskualdatzea, lagapena edo heriotza egiaztatu ondoren. Erregistroan baja emango zaio ere, animaliaren titularrak bizilekua aldatzen badu beste udalerri batera.
Ez dago eperik prozedura zehatz hau amaitzeko. Hau dela eta administrazio prozedura komunaren araudiarekin eta indarrean dauden udaleko ordenantzekin bat egon behar du.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Besteak
- Gaitasun fisikoaren ziurtagiria
- Animaliaren galtze edo lapurreta salaketa
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.muxikakoudala.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Ugarte, 1 (Muxika), kalean/etorbidean kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Muxikako Udaleko telefono honetara: 946 252 701
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.