Ibilbideak eta txangoak

Muxika

Muxika Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren hegoaldean dago. 1965era arte independienteak ziran Ibarruri, Muxika eta Gorozikako elizateek osotzen dabe, eta lau eskualde desbardin ikutzen dauz. Bere lurraldean landazabal atlantiarra nagusitzen da. Bertako auzo sakabanatuek ondare kultural eta historiko garrantzitsua gordetzen dabe, batez be baserriaren arkitektura eta baserritarren jarduerari esker.

Muxikarrek euren herriagaz daukien loturari esker aspaldiko ohitura eta kultur jarduera askok bizirik jarraitzen dabe gaur egun arte: bertsolaritzak, saragiaren hileta ohiturak, otzaragintzak, eta abar. Barnekaldeko herri asko lez, Muxikak be bertako baliabideetan oinarritu eban bere ekonomia: nekazaritza, abeltzaintza eta basoen aprobetxamendua. Jarduera honeek egunotaraino mantentzen dira eta, hon°egatik, gaur egun Muxika da Urdaibaiko herrien artean nekazal ekoizle gehien daukan udalerria.

Natur inguruneari jagokonez, Insignis pinua nagusitzen da bazter guztietan, baina oraindino altxor txiki batzuk gordetzen dauz: Okako haizpi tartea, Askariko baso mistoa, Atxeliko basoa edo Ajuria, Unda, Maume, Gorozikaedo San Román nekazal paisaiak..

Hemendik Muxikako hainbat leku ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Oinezkoentzako ibilbideak Muxikan

  • Muxikan Mugi
    Banner Muxikan Mugi
  • Ibarruri-Unda-Maume errepidetik
    Meaume auzoko argazkia
  • Zugastieta-Gorozika-Bizkargi-Kurtzero ibilbidea
    San Roman auzoko argazkia
  • Ajuria–Oka–Berroja–Ajuria
    Ajuria auzoko argazkia