Eskola publikoa

Zer da eskola txikia?

Eskola da herri batek dituen zerbitzuen arteko bat oso zerbitzu garrantzitsua gainera. Ikastetxea herri baten arima dela esan daiteke, zaila baita eskolarik gabeko herri bat irudikatzea. Horregaitik, herri txikienek ere eskola bat edukitzea dute amets, eskolarik gabe bizia galtzen baitu herriak.

Eskola

Eskola txikietako ikasle kopuruen murrizketa dela eta, eskola antolaketa berezia eta propioa burutzera behartuta daude eskola txikiak. Eskola hauetan herriko ume guztiak eskolara joanda ere, ez da egoten adin bakoitzeko ikasle nahikorik gela bat izateko eta adin ezberdinetako ikasleak bildu behar izaten dira. Gela barruan adin ezberdinetako elkarren arteko harremanak guztiz aberasgarriak dira irakaskuntzaren prozesuan etengabe sorteen diren interakzioegaitik. Talde anitz mota horiek, sarritan gurasoen kexkak sortzen dituzte eta arduratuta egoten dira ea heuren seme-alabek beste eskoletako umeek bezain ikaskuntza egokia izango ote duten. Hauek lasaitzeko esan beharra dago, gaur egun eskola txikietako egoera asko hobetu dela. Hainbat irakasle espezialista dude: ingelera, musika, aholkulari, laguntzailea, hizkuntzan indartzeko irakaslea, logopeda, heziketa bereziko irakaslea eta abar. Baita jantokia eta garraio zerbitzuak ere zabaldu dira.

Ikasle gutxi izaten dituzte eskola txikiek baina beren ikasleek gainerako eskolek bezalako lorpenak izaten dituzte.

  • Haurreskolak
  • KZgunea

Datu orokorrak

Helbidea: Kurtzero, 41 – 48392 Muxika (Bizkaia)

Tel./Fax.: 946 251 281

E-maila: 014356@hezkuntza.net